$theme.include($top_head_include) Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2019. lehenengo janari-banaketa familia behartsuen artean

Lasarte-Oriako 146 familia, 380 pertsona, Lasarte-Oriako Udalak ekainan Gurutzeko Gorriko boluntario-talde batekin elkarlanean egin duen 2019ko lehenengo janari-banaketaren onuradun.

2019·07·05

Guztira, 8.928 kilo janari banatu ziren. Kasu batzuetan, 3 urtez beherakoei zuzenduak (haurrentzako zerealak, esne-hautsa, haurrentzako pototxoak); beste batzuetan, adin horretatik gorakoei (oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun-kontserbak, berdura-krema, fruta-kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka-kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua). Elikagaiak pertsona behartsuenei laguntzeko Europar Funtsarekin kudeatu ziren.

Oraingo honetan onuradun izan diren 146 familiak aldez aurretik langile sozialek baloratu zituzten, banaketarako erabilitako irizpideak berresteko, ezinbestekoak baitira programan sartzeko:

  1. Udaleko tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrendan sartuta egotea.
  2. Aldeko txosten sozial bat izatea.

Adibide moduan, 4 kideko familia batek honelako sorta jaso du: 12 pakete arroz, 8 pakete txitxirio, 8 pakete babarrun, 40 litro esne, 12 pakete pasta, 16 pakete gaileta, 12 lata tomate frijitu, kontserbako 4 lata leka, 8 litro oliba-olio, kontserbako 32 lata atun, kontserbako 12 lata fruta eta 4 lata berdura-krema.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Gurutze Gorriari Lasarte-Oriako pertsona behartsuenen alde egindako lanagatik, haien sostengurik gabe ezinezkoa izango baitzen lan hau egitea.

Momentuz, banaketan sartu dituzten familien tipologia hau izan da: pertsona bakarreko 51 familia, 2 kideko 37 familia, 3 kideko 27 familia, 4 kideko 22 familia, 5 kideko 7 familia, 6 kideko familia 2 eta 7 kideko familia 2.

Nahi dutenek eskaera egin dezakete Udaletxeko erregistro orokorrean, eskaera-orri orokorra betez.

 

Janari banaketa

Akta [pdf]