Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2018ko San Pedro jaietarako programa aurkeztu dute

Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Ekitaldian, Txus Alonso festetako zinegotziak lankidetza eskertu zien entitate parte-hartzaileei, eta programaren parte aipagarrienak aletu zituen.

2018·06·18

Jesus Zaballos alkatea eta aurtengo programan kolaboratzen duten entitateetako ordezkariak lagun zituela, Txus Alonso zinegotziak, hasteko, bertan bildutakoei eskerrak eman zizkien beren kolaborazioagatik (14 dira festetako jarduerak egiten dituzten entitateak), laguntza horri esker lasarteoriatarrok festa bikain batzuez gozatzeko aukera izango baitugu. Aurrekontua, herriko elkarteekiko hitzarmenak eta diru-laguntzak barne, 155.006 eurokoa da.

Bide batez, Alonsok gogorarazi zuen aurten omenduko dena Erketz EDT elkartea izango dela, aurten betetzen baititu 50 urte.

Ohikoa den moduan, eta herriko entitateek sortzen dituzten jarduera guztiak kokatu ahal izateko, jaien aurreko egunetako jarduera tradizionalak ere izango ditugu, ekainaren 15ean hasita. Zenbait boluntarioren kolaborazioari esker, aurten berriz ere erraldoi eta buruhandiez eta zezen suzkoaz gozatu ahalko dugu kaleetan barrena.

San Joan gaueko sua, hilaren 23an, Andatza Plazan egingo da, eta, ohikoa den moduan, Erketzen, Albokaren eta Zero Setteren kolaborazioa izango du San Joan zortzikorako.

Jaiak ekainaren 28an abiatuko dira, 12:00etan udaletxe zaharretik jaurtiko den haurren txupinazoarekin, eta uztailaren 1eko igandera arte luzatuko dira. Hilaren 28ko arratsaldean helduen txupinazoa izango da, omendutako Erkatz taldekoak bertan direla. Txupinazoaren ondoren, LOS FONOTARECOS taldearen emanaldiaz gozatu ahalko dugu.

Haurrentzako programazioaren barruan, ohiko txupinazoa izango da 12.00etan. Horren ondoren, Oriako Txarangak udaletxe zaharretik Atsobakarreraino lagunduko die, eta han haurren herri-bazkaria izango dute, Atsobakarko parkean. Berritasun gisa, ondoren HOLI DISKO-FESTA izango dute parke berean, kolorezko festa dibertigarri batez gozatzeko aukera emango diena. Haurrentzako jokoek Andatza plazan instalatuta jarraituko dute.

Berbenek Jaizkibel eta Isla plazetan jarraituko dute, eta kontzertuak, berriz, Okendo plazan egingo dira. Aurtengo kontzertuen artean, bereziki nabarmendu zituen VENDETTA taldearena ekainaren 29ko ostiralean, SU TA GAR eta MOJINOS ESCOZÍOS taldeena larunbat 30ean, eta LOS CALIGARIS taldearena uztailaren 1eko igandean.

Ostegun gauean, LA BASU rap-kantari eta DJ bizkaitarra, Euskadiko emakumezko raparen erreferente nagusietakotzat jotzen dena, Okendo plazan ariko da.

Herriko taldeen presentzia ere izango dugu jaietan zehar, hala nola Ibai Berriak, Makulu Ken, The Blackfeet Music, Son Candela. Horrez gain, beste hauen parte-hartzea ere izango dugu: Musika-Eskolako eta Tirriki-Tarrakako trikitilariak, Oaintxe in Deu txaranga eta Dinbi-banda batukada.

Beste datu aipagarri bat da emakumeek parte hartuko dutela euskal herri-kirolen erakustaldian, emakume aizkolariak bakarrik arituko baitira.

Jaietara berriro itzuliko dira txirigotak, non berriz ere emakumea bihurtuko baita protagonista, emakumez bakarrik osatutako La Guerreras konpartsarekin.

Jaiei amaiera emateko, su artifizialen bilduma bat jaurtiko du Valecea piroteknia arabarrak Atsobakarretik.

Berritasun gisa, aurten errekortadoreen erakustaldi batez gozatzeko aukera izango dugu Sasoeta ikastetxeko patioan instalatutako zezentokian.