Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

2. Survival Zombie Lasarte-Orian

Survival Zombiean parte hartuko duten guztiei gogorarazi nahi diegu larunbatean, urriak 6, 18:00etan irekiko dela check-ina Loidibarren frontoian, Maialen Chourraut kiroldegiaren ondoan.
calendarioNOIZ Urriaren 6a • 23:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 25 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: On-line

Check-ina azken ordurako ez uztea gomendatzen dugu, jende-ilarak eta jende-pilaketak ekiditeko.

Survival Zombie ebentu publiko bat da, eta 10 urtetik aurrera parte har daiteke. Jokalariaren adina 14 eta 17 urte artean badago, haren gurasoek edo legezko tutoreak sinatutako baimena ekarri beharko du, sinatzen duen helduaren DNIaren fotokopiarekin batera. 10 eta 13 urte artekoen kasuan, haren gurasoek edo legezko tutoreak sinatutako baimena eta sinatzen duenaren DNIaren fotokopia ekartzeaz gain, adindun batek lagundurik etorri beharko du. Hura arduratuko da adingabeaz, eta ebentu guztian zehar lagunduko dio.

Sarreren prezioa une honetan 22 eurokoa da, bizirik ateratako gisa aritzeko (Lasarte-Orian erroldatutako 15-30 urte bitarteko gazteentzat, 17 euro). Enpresako profesionalek makilatutako zonbi gisa aritzeko, 15 eta 10 eurokoa da prezioa. Denborak aurrera egin ahala, prezioak garestitu egingo dira. Gogoan izan adin txikikoek beren tutoreen baimena eraman beharko dutela berekin.

Check-ina eta egoitza zentrala Loidibarren frontoian egongo da, Maialen Chourraut kiroldegi munizipalaren ondoan. Jarduera 23:00etan hasiko da Okendo plazan, eta handik zabalduko da infekzioa goizeko 5:00etara bitartean, orduan jakingo baita trama nola amaitzen den eta nortzuk diren irabazleak.