Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2.390.000 euro Basaundi bailarako etxebizitzak errehabilitatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak 2.390.000 euroko diru-laguntza bat onartu du Basaundi bailarako etxebizitzetan efizientzia energetikoa hobetzeko eta igogailuak instalatzeko. Auzoan jarriko den bulego batean kudeatuko dira diru-laguntzak.

2018·12·24

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek, Hirigintzako zinegotzi Agustin Valdiviarekin batera, Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntza baten berri eman dute, zeinen bidez Basaundi bailarako eraikinen (1-16 atariak) efizientzia energetikoa hobetuko baita, eta igogailuak instalatu, irisgarritasuna hobetzeko. Laguntza honetan, urtarrilean hasiko diren berrurbanizatzeko obrekin batera, 5.000.000 euro inguru inbertituko dira, auzoa errehabilitatzeko.

Jaurlaritzaren laguntza hau Ingurumen, Lurralde plangintza eta Etxebizitza Departamentuak proposatuta onartu zen, auzoa biziberritzeko programa baten barruan. Laguntza, 2.390.000 eurokoa, Lasarte-Oriako Udalari emango zaio, eta hark kudeatuko ditu jabekideen komunitatearekin aipatutako obrak, hain zuzen, etxebizitzen efizientzia energetikoa 2 puntuan hobetzea eta igogailuak instalatzea. Errehabilitazio-planak 151 etxebizitza eta 29 lokal hartzen ditu barne, eta dagoeneko egin dira hainbat bilera jabeekin.

Funtsa hauek kudeatzeko bulego bat sortu eta Basaundiko bailarako auzokideen elkartearen lokalean instalatuko da. Hainbat langilez eta materialez hornitua egongo da, auzoko baldintza sozialak nahiz ekonomikoak aztertzeko eta jabekideen komunitateen eta auzokideen laguntzak tramitatzen laguntzeko. Bulego tekniko honek, Lanbidek selekzionatutako langileak izango dituenak, hiru perfil izango ditu: administrari-kontablea, langile soziala eta arkitektoa. Otsailean jarriko da martxan.

Eusko Jaurlaritzak lau urtetan entregatuko ditu laguntzak:

  • 2018:  235.000 euro
  • 2019:   940.000 euro
  • 2020: 765.000 euro
  • 2021:   450.000 euro.

Laguntza hauek obren kostuaren %50 finantzatuko dute, eta bateragarriak dira efizientzia energetikoa hobetzeko eta igogailuak instalatzeko Eusko Jaurlaritzak edo Udalak aurreikusita dituztenekin,.

Errehabilitatzeko helburuez gain, programak lagundu egin  nahi die mugikortasun arazoak dituzten pertsonei, bereziki adinekoei, bere etxeetan ahalik eta luzeen egon daitezen, auzoa uzteko beharrik izan gabe, dela etxebizitzara iristeko zailtasunak dituztelako dela etxebizitzak bizigarritasun baldintza nahikoak betetzen ez dituelako.