Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

2.105 herritarrek eta 65 erakundek hartu dute parte Euskaraldian

Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak eta Ttakun Kultur Elkarteko lehendakariak Lasarte-Oriako Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute.

2020·12·22

Udaleko Euskara Batzordeko lehendakari den Jon Antxordokik eta Mari Karmen Ormazabal Ttakuneko lehendakariak Lasarte-Oriako Euskaraldiaren balorazio positiboa egin dute.

Urteak izan dituen zailtasun handi eta ezagunak azpimarratzeaz gain, egindako lana eta izandako emaitzak Lasarte-Oriako euskararen hizkuntza-komunitateak duen bizinahia eta bizi-indarra azpimarratu dituzte.

Aurtengo Euskaraldiak Euskararen Maratoia behar zuen laguntzaile, baina ezin izan den arren, aurreko urteetan egindako lanek lurra landuta topatu dute eta azpimarratzekoa izan da oso herriko erakunde zein pertsonek parte hartzeko azaldu duten borondatea.

Norbanakoak

Izena eman duten 2.105 herritarretatik, 1.496 (%71) ahobizi rolean aritu dira eta 609 (%29) belarriprest modura. Emakumezkoak %62 izan dira, gizonezkoak %37 eta %1 ez binarioak. Gizonezkoen kasuan, %68a ahobizi izan da eta %32a belarriprest eta emakume eta ez binarioen kasuan, berriz, proportzioak %72 eta %28 izan dira hurrenez hurren.

Adin tarteei dagokienez, 16-24 urte artekoak izan dira parte-hartzaile guztien %15a, 25-34 artekoak %14a, 35-49 tartekoak %36a, 50-64 artekoak %25a eta 65 urtetik gorakoak, berriz, %10a. Rolen adin-talde bakoitzaren banaketari dagokionez, berriz, gazteenen artean belarriprestak %18 eta ahobiziak %82 izan dira, 25 eta 34 urte bitartekoen artean belarriprestak %20 eta ahobiziak %80, 35-49 tartean proportzioa %32 eta %68 izan da, 50-64 tartean izan da belarripresten proportzio altuena (%36) eta helduenen artean, berriz, belarriprestak %31 izan dira.

2018an parte hartu ez zuten 424 herritar berrik hartu dute parte ekitaldi honetan, guztien %20a.

Azkenik, antolatzaileek adierazi dute Lasarte-Orian hizkuntza-ohiturak astintzeko ariketa sozial hau egin den hiru saioen artean (2016ko Euskararen 9. Maratoian eta 2018 eta 2020ko Euskaraldietan) 4.300 pertsona inguruk parte hartu dutela. Kopuru horrek herrian euskara ulertu behintzat egiten duten 16 urtez gorako herritarren % 50a suposatzen du, gutxi gora-behera.

Ariguneak

Ariguneak, berriz, 65 erakundetan sortu dira. Horietatik 41 dendak eta enpresak izan dira, herriko 13 elkartetan ere ariguneak sortu dira eta euskalgintzako 11 erakundeek ere osatu dituzte ariguneak, Udala eta Ttakun bera barne.

Guztira 407 arigune osatu dituzte, 136 barne-ariguneak izan dira eta 271 kanpo-ariguneak. Antolatzaileek adierazi dute ezin dutela jakin horietako bakoitzean zein izan den ariguneek izan duten efektua bera, baina hainbat esperientzia onen berri iritsi zaie.

Egindako lanak

Emaitza horiek denak herrian ehundutako sareari eskerrak izan dela adierazi dute bi arduradunek eta, aurreko edizioetan izandako harreman, ekintza publiko, lanketa eta koordinazio-lanak gauzatu ezin izan badituzte ere, aurretik eraikitako oinarriak gako nagusi bat izan direla azpimarratu dute.

Udalaren eta Ttakunen artean sinatutako hitzarmenaren eta eraikitako elkarlana egon da lanketaren erdigunean, baina bai euskalgintzako erakundeek eta bai herriko gainerako elkarte eta enpresek ere lan bikaina egin duten bakoitzak bere ingurua dinamizatzen.

365 egun

Arduradunek prentsaurrekoa bukatu dute herriari zorionak emanez eta egitasmoaren muina gogoraraziz. Alegia, Euskaraldiak 15 egun iraun duela ditugun hizkuntza-ohiturei astindu bat ematen laguntzeko, baina benetako Euskaraldia 365 egunetakoa dela, pertsona eta erakunde bakoitza aritu dadin urte osoan zehar bakoitzak dituen uneetan eta guneetan.

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
500 kasu edo gehiago
300 eta 499 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.