Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

13an irekitzen da partaidetzazko aurrekontuen prozesu berria

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus Zaballosek, partaidetzazko aurrekontu berria aurkeztu du, Herritarren Parte-hartzearen Saileko zinegotzia den Lourdes Acevedorekin batera. 2018rako 500.000 euro zertan erabiliko diren erabakiko du, eta herritarrek pisu gehiago izango dute.

2017·11·09

Zaballosez azaldu du, aurten, 2017ko prozesua eta hari egindako kritikak baloratu ondoren, hainbat garrantzizko aldaketa egin direla. Gobernu taldeak berriro hartu du konpromisoa 500.000 euro destinatzeko aukeratutako proiektu edota proiektuei, baina oraingo honetan herritarren presentzia handiagoa izango da bi fasetan egingo delako.

1.Fasean, azaroaren 13tik 16ra bitartean lasarteoriatarrek orri bat jasoko dute bere postontzietan, prozesua azalduz eta  proposamenak egitera gonbidatuz, 2018an zehar 500.000 euroak udalaren zein esparrutara bideratzea nahiko luketen esateko. Horretarako, orriak atzealdean toki bat du parte hartzean interesatuta dagoenak betetzeko. Baldintzak dira, Lasarte-Orian egotea erroldatuta eta adinez nagusia izatea.

Pertsona bakoitzak boto bat ematen duela segurtatzeko, ezinbestekoa da izen-abizenak eta NANa jartzea inprimakian, udaleko erroldaren bidez baliozkotuko delako. Eta kanpoan geldituko dira datuak falta edota gaizki dauzkaten orriak.
Proposamenak Udaletxe zaharrean, Kulturetxean, eta anbulatorioan utzi beharko dira, horretarako jarri diren parte-hartzeko gutunontzietan. Egindako proposamenekin udalak zerrenda bat egingo du, eta gehien errepikatzen diren 5 proposamenak bigarren fase batera pasatuko dira. Udaleko teknikariek balioztatuko dituzte, eta haien bideragarritasun teknikoa eta juridikoa bermatuko dute.

Abenduaren 11tik 26ra bitartean izango den 2. fase honetan, ekonomikoki baloratu ondoren, orri berri bat bidaliko da postontzietara 5 proposamenekin, interesatuek gehien gustatzen zaien proposamena aukeratzeko. 1etik 5era bitarteko puntuazioarekin baloratu beharko dute, 5 izango delarik puntuaziorik handiena.

Jasotako datu guztiekin, boto guztiak kontatu ondoren, puntu gehien jaso duten proposamenak aukeratuko dira, 500.000 euroko mugara iritsi arte, eta 2018ko aurrekontuetan sartuko dira.

Lourdes Acevedok parte hartzeko deia egin du, herritarrak bere gain hartzen joan daitezen tokiko kudeaketako erantzukizunak. Etxe batean pertsona batek baino gehiagok nahiko balu parte hartu, orrien fotokopiak egin daitezke, alkatetzan jaso, edota udaleko webetik deskargatu.

2017an 151 lasarteoriatarrek hartu zuten parte eta 600.000 euro inbertitu ziren aukeratutako 2 proiektuetan (Askatasunaren Parkeko umeentzako jolas-gunerako estalkia eta Uistin kaleko berrurbanizatzea). Aurki aterako da, Uistin kaleko obrak exekutatu ahal izateko lizitazioa. Estalkiena ezin da exekutatu Eusko Jaurlaritzak babestutako zonaldea izanik ez dugulako exekutatzeko baimenik jaso. Hori dela eta beste aukera batzuk ari gara aztertzen.