Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

Buruntzaldeko 12. ibilbideen eguna

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu.

2019·10·09

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak daude, panel hauek gainera aurten berritu ditugu. Bideetan, berriz, norabideak eta distantziak markatzen dituzten geziak eta zuinak. Seinale horiek guztiak udalerri bakoitzaren identifikazio-koloreak aintzat hartuz ipinita daude (Lasarte-Oria: urre zaharra, Urnieta: berdea, Usurbil: laranja eta Andoain: urdina); hala, seinale bat bidean ikusten dugunean zein ibilbidetan gauden jakingo dugu.

Zehazki esanda aukeran dauden ibilbideak ondoko hauek dira:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA (Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda). Koloreak, urdina eta urre zaharra; 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • ANDOAIN – USURBIL (Andatzatik barrena). Koloreak, urdina eta laranja;  14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke eta mendiko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke eta kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km.ko luzera du (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino); oinez edo bizikletaz egin daiteke eta  kirola egiteko oinetakoa beharrezkoa da.

Buruntzaldeko 2019-2020 ikasturterako planean aurreikusten den moduan, aukera hauek guztiak ezagutzera emateko ibilbideen eguna da proposamena, eta aurtengoan, urriaren 13an (igandea) izango da.

Buruntzaldeko Ibilbideen egunaren zehaztasunak:

  • EGUNA: 2019ko urriaren 13a, igandea.
  • ORDUTEGIA: 8:00 - 14:00 bitarte
  • KONTROLAK ETA ANOA: Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da (Usurbilen bi), argibideak emateko eta mokaduak eta edatekoak banatzeko.
    • USURBILEN: Santueneako auzoan, Zorrotzeko zubiaren parean eta Aginagan, Mapil inguruan
    • ANDOAINEN: Udaletxe azpian
    • LASARTE-ORIAN: San Pedro elizaren ondoko plazan
    • URNIETAN: Udaletxea azpian

NAVI RUTA

Navi Ruta izeneko aplikazioa dago, telefono mugikorrentzat egokia dena; honen bidez Buruntzaldeko ibilbideetako edozein egiterakoan, sistemak modu jarraituan emango duen informazioa (kokapena, jarraitu beharreko norabidea, interes-guneak…) jaso ahal izango da. Aplikazioa deskargatzeko eta ibilbide bakoitza aktibatzeko udalerri bakoitzean jarriak dauden paneletan jarriko diren QR kodeak eskaneatu beharko dira, kode horiek kontrol guneetan ere eskuragarri egongo dira.

Partaide bakoitzari abiatzen denean txartel bat emango zaio, irteerako herriak zigilatuta; partaide batek bi ibilbide eginez gero, oroigarri moduan motxila bat jasoko du opari. Salbuespenak, Andoain-Lasarte-Oria eta Andoain-Usurbil ibilbideak dira, edozein norabidean eginez gero aipatutako motxila lortuko baitu.

Eguerdiko 12:00etan, Aginagan, Ezpaldiko gasolina-zerbitzugunean hasita autobus zerbitzua izango da norbera abiatu den herrira itzultzeko; zerbitzu hau erabiltzeko, nahitaez, hasieran jasotako txartela zigilatua aurkeztu beharko da. Autobus zerbitzuaren ordutegia ondokoa izango da.

AGINAGA USURBIL LASARTE-ORIA ANDOAIN URNIETA

Ezpaldiko gasolindegia gasolinera

S.Inazio borobilgunea Rotonda

Dorretxeko biribilgunea

Rotonda de la Casa Torre

Goiko plazaren atzealdean

Trasera de Goiko Plaza

Kiosko geltokian

parada

12:00 12:07 12:15 12:30 12:40
13:00 13:07 13:15 13:30 13:40
14:00 14:07 14:15 14:40 14:40

 

  • Antolakuntza: Buruntzaldeko Udalen kirol zerbitzuak (Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil).
  • Laguntzaileak:
    • Andatza Mendi Elkartea (Usurbil).
    • Euskalduna Mendizale Elkartea (Andoain).
    • Ostadar S.K.T, mendizaleen saila (Lasarte-Oria).
    • Super Amara (hornikuntzak anoa puntuentzat).
    • Eusko Jaurlaritza
  • Arduradun nagusia: Urnieta
  • Kontrol guneen arduradunak: udal bakoitza
  • PDF Interaktiboa: Buruntzaldeko web orritik telefono mugikorrera deskargatu daitezke track-ak.
  • Informazio gehiago: Buruntzaldeko kiroldegietara deituz.