Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak

Eduki publikatzailea

Atzealdea

"Turandot"

Turandot printzesa eder baina gaiztoak erabakiko du, berak jarritako hiru enigmak asmatzea lortzen dituenarekin bakarrik ezkontzea, eta asmatzen ez dituena berriz, hil egingo da.
calendarioNOIZ Abenduaren 12a • 19:00
idiomaHIZKUNTZA J.B.A.
entradasSARRERAK 7.50 € Aurretik erosketa online
Aurretiko erosketa: Kutxabank
Leihatilan: 9.00

Opera hau Pekin-en girotua dago. Turandot printzesa eder baina gaiztoak, enperadorearen alabak, erabakiko du, berak jarritako hiru enigmak asmatzea lortzen dituenarekin bakarrik ezkontzea, eta asmatzen ez dituena berriz, hil egingo da.

Hirira Timur, exiliatutako errege tatariar zaharra, eta Liú, bere esklaba gaztea, iristen direnean, dagoeneko asko dira printzesaren oinetara hil direnen hilotzak. Bertan Calaf-ekin elkartuko dira, hilda zegoela uste zuten Timurren semea eta Liú-ren amodio ezkutua.

Calaf-ek Turandot ikusi orduko berarekin zeharo maitemintzen da eta gainontzekoek egin ez zezan konbentzitu nahi badute ere, bere eskua lortzeko frogei aurre egitea erabakitzen du.

Banan banan guztiak gainditzen ditu baina Turandot-ek bere hitza bete nahi ez duela ikusita, Calaf-ek erronka bat proposatuko dio: egunsentia baino lehen printzesak bere izena zein den asmatzen badu, bere promesatik libre utziko du eta bera hilko da. Bestela ezkondu egin beharko du.

Turandot-ek Timur eta Liú torturatuko ditu printze atzerritarraren izena esan diezaioten baina Liú-k nahiago izango du bere buruaz beste egin maite duen Calaf-en izena esatea baino.

Turandot eta printzea bakarrik geldituko dira, Calaf-ek printzesari musu emango dio bere ankerkeria urtu nahian, eta orduantxe bere izena xuxurlatuko dio bere etorkizuna printzesaren esku utziaz.

Azkenik iritsiko da goiza eta Turandot-ek herritarrak deituko ditu atzerritarraren izena ezagutzera emateko asmoz: "Bere izena Maitasuna da". Herria pozik agertuko da printzesak maitasuna lortu duelako eta amaiera hunkigarri batekin ospatuko du ("Amor! O sole!, vita!, eternità!")