Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Retazos III” liburua eta Nébel duoa, otsailaren 15eko urteurrena ospatzeko

Lasarte-Oriak eratu zeneko 33. urteurrena José Luis Navarroren “Retazos III” liburuarekin eta piano eta klarineteko Nébel duoarekin ospatuko du. Lasarte-Oriako bandera udaletxe zaharrean jarrita egongo da.

2019·02·13

Alkatea, Jesus Zaballos, gure herriaren sustraiak gogoratu beharraz aritu zen. Horregatik, Udaleko Kultura departamentuaren jardunetako bat da gure historiaren parte bat ahazmenetik aterako duten liburuak argitaratzea. José Luis Navarroren lanaren fruitu, Udalak Retazos III liburua editatu du. Zaballosek iragarri zuen liburuaren aurkezpena otsailaren 15ean izango dela, 18:00etan Kulturetxean, eta hara joanez Lasarte-Oriaren 33. urteurrena ospatzera gonbidatu zituen herritarrak.

Navarrok, prentsaurrekoan presente baitzegoen, liburuaren azpititulua Independentziarako bide luze eta nekeza dela azaldu zuen. Haren hitzetan, luzea, zeren 120 urteko epea hartzen baitu (1866-1986), eta nekeza, zeren halakoxea izan baitzen denboraren joana bitarte horretan, herria kudeatzen zuten udalek agertzen zuten axolagabekeriagatik eta interes faltagatik.

Liburuaren egileak aurreratu zuenez, idazlanak lau parte ditu: sarrera bat, XIX. mendeko idatziak jasotzen dituen bat, eta bigarren bat 1917tik 1921era, 1958, 1962tik 1975era eta 1976tik 1986ra (udal berria eratu zen urtea) aldietan banatua.

Jasotako idatzi guztietan frogatzen da herritar gehienen nahia zela independizatzea, eta, aldi berean, populazioa hazi ahala nozitzen zituzten gabeziak islatzen dira. Liburuaren amaieran. lasarteoriatar guztiei eskari bat egiten zaie ahalik eta elkartuen lan egin dezaten Lasarte-Oria hobe bat lortzeko.

Ondoren, Danok Kideko Jesus Mari Egizabalek piano eta klarineteko Nébel duoak otsailaren 15ean 19:30ean Brigitarren komentuan egingo duen kontzertuaren berri eman zuen. XIV. Musika-Topaketen barruan kokatzen da kontzertua, eta Inpresionismoaren arrastoan barrena ibilbidea egiten du, Claude Debussy hil zeneko 1. mendeurrenaren kariaz. J. Miguel Martínezek klarinetea joz eta Mercedes Medinak pianoa joz, musika inpresionistaren programa bariatu bat interpretatuko dute: Claude Debussy-ren Première rhapsodie, Clair de lune eta Reflets dans l'eau, Camille Saint-Saëns-en Sonata Op. 167, Francis Poulenc-en Sonata eta Bohuslav Martinú-ren Sonatina.

Datu aipagarri moduan, nabarmentzekoa da 1986ko otsailaren 15ean udalerriaren fundazioko udalbatzarra egin zen toki beretik eskainiko dutela interpreteek musika-errezitaldia. Urteurrena dela eta, Nébel duoak Lasarte-Oriako ereserkia interpretatuko du.

Egizabalek, amaitzeko, Bertsio Digitaleko Operaren zikloaren barruan Kulturetxean otsailaren 13an 19:00etan proiektatuko den Andrea Bocelli y el Mejor Patinaje sobre Hielo ikustera animatu zituen herritarrak. Ikuskizun bikaina, operako musikaren hoberena izotz gaineko patinajearekin eta Veronako Arenaren gaineko argiekin nahasten dituena.