“Kontsumo jasangarria” aztertzen ari dira eskoletako ikasleak
2019·01·07
Hamar urte pasa dira jada, Lasarte-Oriko Udalak, herriko Lehen Hezkuntzako bi ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programa martxan jarri zuenetik. Urte hauetan gai ugari landu dira: ura, energia, biodibertsitatea, aniztasun kulturala, elikadura eta mugikortasun jasangarriak… Iaz Hondakinen gaian murgilduta ibili ginen eta aurtengoan berriz, “Kontsumo Jasangarria”, hau da, jarraipena ematen diogu baina beste ikuspegi batetik, hondakinen murrizketa, nola kontsumitu hondakin gutxiago sortzeko..
Programaren antolaketa:
Lehenengo hiruhilekoa
Ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan, ikasleak arazoaz jabetzen ibili dira. Ondoren bakoitzak bere ikastetxeko diagnostikoa egiten ari da, hau da, aztertu dute ea “kontsumo” gaia lantzen ote duten ikasgai bezala eta nola hobetu ikastetxean bertan egiten diren kontsumo desberdinak, bai ura, energia, eskolarako materiala…
Bigarren hiruhilekoa
Bigarren hiruhilekoan, herria aztertzeko txanda izango da. Behaketa lana eta etxean eta kalean egindako galdetegien bidez bertan egon daitezkeen arazoak antzeman eta zerrendatuko dituzte.
Hirugarren hiruhilekoa
Hirugarren hiruhilekoan, Aste Santuko oporren bueltan, ikasmaila desberdinetan egindako lana bateratuko dugu eta ikastetxe desberdinetako ikasle ordezkariak Foro batetan elkartuko dira gaia hobetzeko hartutako konpromisoak eta Udalari egin beharreko proposamenak adosteko. Orduan ezagutuko dira aurtengo lanaren emaitzak eta Udalak ikasleen proposamenei emango dien erantzuna.COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
500 kasu edo gehiago | |
300 eta 499 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2019ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.