Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Ibili gurekin”, Mugikortasunaren Europako Astearen leloa

“Ibili gurekin – Camina con nosotros” leloarekin ekingo dio Lasarte-Oriak Mugikortasunaren Europako Asteari, irailaren 23tik 28ra, kaleko jarduerekin eta ohiko 2. eskuko bizikleten azokarekin.

2019·09·21

Lasarte-Oriako alkateak eta Ingurumeneko zinegotzi Agustin Valdiviak aurkeztu zituzten Mugikortasunaren Europako Asteko ekitaldiak. Irailaren 23tik 28ra egingo da eta beste urte batez Lasarte-Oriako Udalak parte hartuko du. 1999az geroztik dago martxan ekimen hau, eta aurtengo deialdiaren loloa honakoa da: Ibili gurekin - Camina con nosotr@s.

Zaballosek gogorarazi zuen Mugikortasunaren Europako Astearen helburua dela sentsibilizatzea hirian ibilgailua irrazionalki erabiltzeak dakartzan ondorio negatiboez, bai osasun publikoarentzat bai ingurumenarentzat. Halaber, balioan jartzea garraiobide jasangarriagoen erabilera, esaterako garraio publikoa, bizikleta eta oinez ibiltzea.

Udaleko ingurumen arloa beste behin gehitu  zaio ekimenari herritar guztientzako jarduerak eta tailerrak antolatuz. Nabarmentzekoak dira bizikleten eta patineteen 2. eskuko azoka, bizikleta bidezko nahiz oinezko martxa edo argazki-lehiaketa Instagramen.

Vemicaneko arduradun Adur Campo eta Unai Uberetagoena ere prentsaurrekoan ziren, enpresa horri esleitu baitzaio jardueren antolaketa. Ekitaldien kostua 9.000 eurokoa izan da. 

Irailak 23 eta 24, astelehen eta asteartea:

15:00-17:00. Okendo plaza. Mugikortasuneko bi informatzailek inkestak egingo dizkiete herritarrei mugikortasun-ohiturei buruz, eta orkatiletako distiratsuak banatuko dituzte bizikletan zirkulatzeko. 

Irailak 25, asteazkena:

10:00-14:00. Informazio gune bat instalatuko da asteko azokan. Zatoz zure orkatiletako distiratsuaren bila! Asteko jarduerei buruzko informazioa eskainiko da, eta gainera, inkesta bat egingo da mugikortasun-ohituren inguruan eta parte har dezakezu Instagrameko argazki-lehiaketan, gure photocallean argazki bat eginez.

Irailak 26, osteguna:

17:00-19:00. Okendo plaza. Bizikletak konpontzeko tailerra. Oinarrizko ezagutza eskainiko da bizikletaren oinarrizko mantentze-lanak egiteko (puztea, garbitzea, koipeztatzea, e.a.), ohiko konponketak egiten ikasteko, eta hainbat aholku osasun posturalaren inguruan. Orkatiletako distiratsu bat emango zaie parte-hartzaile guztiei.

Irailak 27, ostirala:

11:00-13:00. Okendo plaza. Ibilbide osasungarria Lasarte-Orian zehar. Ibilaldia egingo da Lasarte-Oriako ingurune urbano eta naturalean zehar, bide erraz batean barrena. Bukatutakoan, freskagarri jasangarri bat eskainiko da. Jarduera hau Biyak Bat elkartearekin batera egingo da.

17:00-19:00. Okendo plaza. Geocahing familiarra. Haurrek eta helduek gozatu ahal izango dute jarduera honetaz, zeinetan mugikorraren laguntzaz puzzle baten piezak aurkitu beharko baitituzte, herri-erdiguneko hainbat puntutan ezkutaturik daudenak.  Orkatiletako distiratsu bat oparituko zaie parte-hartzaile guztiei eta talde irabazleak 100 €ko bono bat jasoko du ATERPEAko bazkide diren Lasarte-Oriako dendetan kontsumitzeko. 14 urtetik beherakoek, heldu batek lagunduta joan beharko dute.

Irailak 28, larunbata:

10:00-14:00. Okendo plaza. Bizikleten eta patineteen 2. eskuko azoka. Nahi dutenek bizikleta, patinetea, patina edo antzekoa eraman ahal izango dute azokan saltzeko. Larunbat goizean zehar (9:30etik 10:00etara), materiala gordailuan utzi ahal izango da eta erakusgai jarriko da salmentarako. Bukatutakoan, salmentaren zenbatekoa edo objektua itzuliko zaio lehenengo jabeari. Ezinbestekoak izango dira jabearen datu pertsonalak, DNIa eta telefono-zenbakia. Eguraldiak laguntzen ez badu, azoka Loidi pilotalekuan egingo da.

 11:00-13:00. Okendo plaza. Bizikleta-martxa. Ibilaldi bat egingo da Lasarte-Oriako ingurune urbano eta naturalean zehar, Okendo plazan hasi eta bukatuko delarik. Amaieran, freskagarri bat eskainiko zaie parte-hartzaileei. Nork bere bizikleta eraman beharko du, eta kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Martxa bukatutakoan, Instagrameko argazki-lehiaketaren saria banatu eta Mugikortasun Asteari amaiera emango zaio Ingurumeneko zinegotziaren eskutik.

Jarduera puntual hauez gain, beste hainbat egingo dira astean zehar.

Instagrameko argazki-lehiaketa

Ekimenak, Oinez eta bizikletaz seguru, ibili gurekin izenburua duelarik, parte-hartzaileen argitalpenak jasoko ditu, mugikortasun jasangarriarekin lotutako haien irudiekin. Gainera, informazio-guneetan eta tailerretan photocall izango dugunez, bertan argazkiak egin eta sare sozialetan argitaratu ahal izango dira.

Parte hartzen duten argazkiek, #ibiligurekin. hashtag-arekin etiketatu egon beharko dute. Astearen bukaeran Atsegin dut gehien dituen argazkiaren egileari 100€ko bono bat emango zaio ATERPEAko bazkide diren Lasarte-Oriako establezimenduetan produktuak eskuratzeko.

Mugikortasun-tailerrak ikastetxeetan 

Mugikortasun-tailerrak egingo dira herriko ikastetxeetako lehen hezkuntzako 6.mailako ikasleentzat. Hartara, mugikortasun jasangarrirako aukerak ezagutu eta irizpideak bereganatuko dituzte eguneroko beren mugikortasunaren inguruan.


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.