Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

"Errespetuz gozatu, errespetuz jokatu!“ dibertsitate sexuala eta berdintasuna errespetatzearen alde

Udalak “Errespetuz gozatu, errespetuz jokatu!” kanpaina abiatu du San Pedro jaietarako. Horren bidez, festez gozatzera animatu nahi du, baina gainerakoenganako errespetuz, berdintasunaren eta dibertsitate sexualaren alde kontzientziatuz

2019·06·26

Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek aurkeztu zuen Errespetuz gozatu, errespetuz jokatu! kanpaina, Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotzia, arloko burua eta Emakumeen Zentro Zibikoko berdintasuneko teknikaria lagun zituela. Iragarri zuenez, San Pedro jaiak hastera doazen honetan, udalak dibertsitate sexuala eta berdintasuna bezalako gaiei heldu nahi die festa-garaietan.

Zaballosek adierazi zuen Udaletik beti defendatu izan dutela administrazio publikoek berdintasunari ekiteko neurriak hartu behar dituztela gure udalerriko herritarren eguneroko bizitzako alderdi guztietan, baina baita ere eta batez ere festetan, zeren eta halako egunetan zenbait pertsonak, jendetzaz eta alkoholaren kontsumoaz baliatuta, atseginak eta bidezkoak ez diren portaerak izaten baitituzte, batik bat gure herriko emakumeek eta bisitatzera datozkigunek pairatzen dituztenak.

Horregatik, gainerako herritarrekin elkarlanean, eta gehienbat ostalaritzaren partetik, neurriak hartzearen alde egiten jarraitu nahi da, eta jarduteko protokoloen erabilera sustatu jokabide matxistak edo homofoboak gertatzen diren kasuetan.

Udalerriko taberna guztietara gutun bat bidali da, uneren batean nolabaiteko agresio edo erasoren bat ikusten badute zein protokolo jarraitu azalduz, zeinaren jardunbidea baita musika itzaltzea, argiak piztea, erasotzailea identifikatzea eta establezimendutik kanpora bidaltzea.

Bestalde, Zerbitzu Sozialetako buruak, Izaskun Oronozek, kanpaina xehatu zuen, hainbat ekintzaz osatua dagoena.

Sozioekonomiako Departamentuarekin elkarlanean, “Jaiak errespetuz gozatu” logotipoa daramaten ahozapiak egin dira, udalerriko tabernetan banatzeko.

Preserbatiboak, lubrikagarria eta transmisio sexualeko gaixotasunei buruz Gehituk argitaratu duen informazio-liburuxka ere banatuko dira.

Era berean, haurren txupinazoan eskumuturreko ostadardunak banatuko dira, dibertsitate sexuala eta denok berdinak garela ikusarazteko marrazkiekin. Txupinazo nagusian ere eskumuturreko ostadardunak eta “Errespetuz gozatu” lema daramaten zapiak banatuko dira, dibertsitate sexuala azaltzen duen orri batekin batera.

Aurten udalak elkar maitatzeko eta elkarrekin erlazionatzeko dauden era ezberdinak nabarmendu nahi izan ditu, jaietan nahiz urte osoan dibertsitate sexuala errespetatzearen alde eginez.

Amaitzeko, Jesus Zaballosek herritarren kolaborazioaren garrantzia azpimarratu zuen, eta kasu honetan baita udalerriko ostalaritzarena ere, edozein eratako erasoak geldiarazteko.