Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

"Denboraren makina", 2020ko Inauterien gaia. Laguntzen deialdia zabalik

"Denboraren makina" izenburupean mozorrotuko da Lasarte-Oria 2020ko inauterietan. Abenduaren 20ra arteko epea zabaldu du Udalak laguntzak eskatzeko.

2019·11·18

Lasarte-Oriako Udala eta herriko konpartsak dagoeneko lanean hasi dira, otsailaren 23an hasiko diren 2020ko Inauteriak ahalik eta dibertigarrienak eta atseginenak izan daitezen herritar guztientzat.

Aurtengo honetarako aukeratutako gaia hauxe da: denboraren makina. Gai honekin, irudimen-ariketa bat egitera animatu nahi dituzte herriko kuadrilla guztiak. Denbora-makina horri esker, denboran zehar bidaiatu ahalko dugu. Konpartsa bakoitzak erabaki ahalko du iraganerantz edo etorkizunerantz bidaiatuko duen. Inauteria nola bizi nahi duten hautatzeko aukera bat.

Konpartsak eta karrozak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea dagoeneko zabalik dago, eta abenduaren 20an amaituko da. Informazio gehiago nahi dutenak Festen departamentura etorri edo kontaktuan jar daitezke, Manuel Lekuona kulturetxean.

Laguntzak 2020ko Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira 12.425 euro bideratuko dira programa honetarako.

Bete beharreko baldintzak dira dirulaguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea dirulaguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.

Balorazioko irizpideak honako hauek dira:

  • Parte-hartzaileen kopurua, 20 puntu.
  • Programak edo jarduerak egina duen ibilbidea eta errotze-maila, 10 puntu.
  • Antzeko proposamenekiko koordinazioa, 10 puntu.
  • Programaren aurrekontua, 40 puntu.
  • Entitatearen edo konpartsaren jarraikitasuna eta fidagarritasuna, 5 puntu.
  • Programaren edo jardueraren finantzazio-tasa, 15 puntu.
 

Deskargatu oinarriak

Oinarriak [pdf]

 

Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.