Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Lasarte

Habiaratutako portletak
Aktualitatea
Atzealdea

“Apelliduak abizendu 2021” kanpaina martxan

Arregui, Churruca, Loyarte, Echeverria… euskal abizenak dira, baina gaztelaniazko grafiaz idatzita daude. Nahi izanez gero, gaztelaniaz idazten ditugun abizenak euskal grafiaz idazteko aukera dago. Lasarte-Oriako Udalak aurten ere Apelliduak abizendu kanpaina martxan jarri du horren berri emateko, Buruntzaldeko gainerako udalekin batera.

2021·04·15

2000. urtetik abizenak euskalduntzeko prozesua martxan jarri zen, eta ordutik makina bat izan dira abizena euskarazko grafiaz jartzera animatu direnak. Udaletxera eta Bake Epaitegira gerturatu behar da horretarako. Donostian jaiotakoek Donostiako Erregistro Zibilera ere joan beharko dute.

Hiru agiri soilik bildu beharko dira prozesua martxan jartzeko: errolda-agiria, Udaletxean eskatuko dena; jaiotzagiri literala, Bake Epaitegian edo, Donostian jaiotakoen kasuan, Donostiako Erregistro Zibilean eskuratuko dena; eta NAN-agiria. Ezkonduta daudenek edo seme-alabak dituztenek famili-liburua ere eskura izan beharko dute. Behin agiri horiek biltzean, Bake Epaitegira joan behar da eta bertan egiten dute aldaketa. Oso tramite sinplea eta erraza da.

Aurten, beste urtetan bezala,18 urte bete dituzten herritar guztiei gutun bat bidali zaie prozesuaren nondik norakoak azalduz. Era berean, Lasarte-Oriako zenbait puntu esanguratsutan kanpainaren diptikoak utziko dira, interesa duen orok zer tramite egin behar dituen jakin dezan.

Prozesuaren inguko zalantzak izanez gero, Lasarte-Oriako Udaletxeko Euskara Zerbitzuarekin kontsulta daitezke, euskara@lasarte-oria.eus helbidera idatziz edo 943376184 telefonora deituz.

Argazkia: Txintxarri


Web edukia bistaratu

COVID-19 mapa. LASARTE-ORIA

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.